Sorginek San Pedro eguneko gaua luzatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 30a, 02:51

Gauerdia igarota, Sorgin Jaiek San Pedro eguneko gauari bi kontzerturekin esan diote agur. Indabe talde antigoarrak, besteak beste, kaleratu berri duen 'Ez banaiz' diskako doinuak eskaini zituen Okendo plazako oholtzan. Ikusleek hainbat abesti kantatu zituzten. Ostean, DJ Fifi ta Fefak doinu, estilo eta erritmo nahasketekin dantzan jarri zuten plaza.