Freskatzeko moduren baten bila ibili dira herritarrak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 29a, 21:01

Gaurko bero izugarria nolabait apaltzen saiatu dira lasarteoriatarrak eta batzuek behintzat lortu dute. Gazteenek, esaterako, Andatza plazako ur parkean; helduek, berriz, Okendo plazan, herriko lau baserritako (Telleri, Saltsate, Sollane eta Buenabista) sagardo freskoa edaten, Aterpea merkatarien elkarteko kideen sutan prestatutako sardinak jan bitartean. Freskotasunez betea izan da baita ere Jaizkibel plazan egin duten Sasodance dantza txapelketa. Azkenik, LOZET elkartekoek Oaintxe in deu! txarangakoekin egin dute gaurko kalejira, erdigunean barrena. Erraldoiek eta buruhandiek ez dute izerditu; bai euren azpian egon diren dantzariek.

Erlazionatuak

Sasodance txapelketa

Txintxarri Aldizkaria eka 29 Gizartea