Gogotik gozatu dute larunbat gauaz

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 29a

Amaiezina ez, ezinezkoa delako, baina ahaztezina bai, horrelakoa izan da sanpedroetako larunbat gaua, parranda luzeena. Herritarrek hamaika jarduera izan dituzte aukeran eta denetan disfrutatu dute: ATLO elkartearen beteranoen danborrada, Kaotiko eta Urtz taldeak Okendon, Tsunamiren emanaldia Isla plazan, Bombay-ren kontzertua Jaizkibel plazan eta musika etenik gabe Oriarteko gazte esparruan, DJ Nemux-en eskutik. Horrez gain, gasolina deposito amaiezina duela dirudien Arranopola txarangak girotu ditu kaleak.

Erlazionatuak

Urtz taldea - 'Hautsa astinduz'

Txintxarri Aldizkaria eka 29 Gizartea