Askotariko jarduerekin gozatzeko aukera izan dute larunbat arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 28a, 22:00

Arratsaldea eguzkitsua izan da, batetik, gogotik argitu dutelako eguzki izpiek Lasarte-Oria, eta bestetik, ekintza ugarirekin ongi pasatzeko hamaika aukera izan baitira, arratsaldean. Andatza Plazan, haurrentzako jolasak izan dira. Era berean, LOZETeko buruhandiak eta erraldoiak kaleetatik barrena aritu dira, Kilkerband txarangarekin batera. Antzerkiaz gozatzeko beta ere izan da Trapu Zaharra taldeak emanaldia eskaini baitu. Bukatzeko, Rafael Garcelen kontzertuak Isla Plaza doinuz bete du Antonio Molinaren kantuekin. 

Erlazionatuak

Rafael Garcelek kontzertua eskaini du

Txintxarri Aldizkaria eka 28 Gizartea