Arratsaldeko zortziretan, Okendo Plazan. Hitzorduarekin bat eginik, Lasarte-Oriako bollerek, bisexualek, marikek, transek, ez bitarrek, 'queer'ek manifestazioari ekin diote, 'Transmaribibolloen defentsan, saretu gaitezen' lelopean. Herritar ugarik bat eginik, enparantzatik irten eta herriko erdigunetik aritu dira "heteroarauaren disidente izateaz harro daudela" erakusteko asmoz. Mobilizazioa, autodefentsa eta saretzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela aldarrikatuta, maitatzeko eta gozatzeko askotariko moduak daudela jakinarazi dute. Hori ez ezik, Jone Arroyok eta Nahia Urdalletak leitutako irakurrian, Palestinarekin ere bat agertu dira antolatzaileak.
Aldarrikapenak aldarrikapen, sorginek Casteller tailerraz gozatu dute. Zenbait herritarrek probatzeko aukera aprobetxatu dute, Euskal Herriko Casteller taldearekin batera. Tentuz aritu dira, baina biziki gozatu dute, baita ingurutatutako herritarrek ere.