Gaueko parranda luzeari hasiera eman aurretik, Sorgin Jaietako kideek Elkartasun Eguna ospatu dute, egun osoan zehar. Eguerdian, denek batera bazkalduta, gaualdean, elkarrekin batera afaldu dute, Okendo Plazako atzekaldean. Euren sabelak menu goxoarekin bete dituzte: ensaladilla, masailak eta postrea. Beganoek zein begetarianoek mimo handiz kozinatutako kinoa jan dute, berdura frexkoekin batera. Herritar ugari elkartu dira, mahaien inguruan, eguraldi eta tenperatura itzela aprobetxaturik.