Etxeko txikiek Isla plazako haurren parkean gozatu ahal izan dute. Helduenek puzgarriak zituzten; txikienak, aldiz, euren tamainako txirrista, balanzin eta tuneletan ederki moldatu dira karpa baruan, itzaletan zegoen parketxo itxian.
Biyak Bat elkarteko kideek, aldiz, erritmoa gorputzean dutela erakutsi dute Okendo plazan egin zuten lerroko dantzen erakustaldian. Tangoa, pasodoblea, saltsa, countrya, baladak... belaunaldi eta estilo ezberdinetako doinuakdantzatu dituzte. Emanaldia ikustera hurbildu ziren herritarrak itzal bila ibili dira beroari aurre egiteko.