Dantzan igaro dute bigarren gaua sorginek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 27a, 02:33

Hiru musika emanaldi iragarriak zituzten herriko sorginek bigarren festa gauerako. Bigarrena izanagatik, oraindik indartsu eta parrandarako gogoz daudela erakutsi dute; dantzan aritu dira, giro paregabean

Sorgin gauak askotariko doinuak izan ditu bigarren parranda gauean. Emanaldiak aurreikusi baino beranduago hasi diren arren, giro ederra izan da Okendo plazan. Dena musika taldea izan da kontzertua eskaini duen lehena. Rock doinuz bete du talde ondarrutarrak aipatu enparantza, eta horiekin batera hasi dute gaua bertan bildutako sorginek. Lehen emanaldiaren ostean, Naxker igo da oholtzara. Doinu ezagun eta dantzagarriak ekarri ditu Atarrabiako bostekoak, eta horiekin ere sekulako gozatua hartu dute herriko plazan bildutakoek parrandazaleek. Gauari jarraipena eman, eta parrandari eusteko, Olgetan taldeak erromeria estiloko abestiak aireratu ditu.