San Pedro Jaiek urrezko hasiera izan dute

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 26a, 14:00

Txupina eta musikarekin batera, San Pedro Jaiek eztanda egin dute. Haur, gazte eta familiez bete da udal zaharreko aurrekaldea. Urrezko neskek jaurti dute txupinazoa

Hamaikak aldera eguzkiko izpiek lainoak urratzearekin batera, herritarrak kalera ateratzen hasi dira. Sanpedrotako zapiak banatzen zituen postua, udaletxe zaharreko balkoian bandera... jaiari hasiera emateko azken ukituak ematen ikusi ahal izan ditugu udal langileak.

Haur eta gaztetxo kuadrillak ere kamiseta edo blusak soinean jantzita Okendo plazan bildu dira, baita famila ugari ere. Zapiak lepoan lotu eta txaranga doinuek zein LOZET-eko buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera guztiak udal zaharrera gerturatu dira.

Bertan zeuden aurtengo omendu Urrezko neskak balkoian zain. Udal ordezkari eta txupinazoa dinamizatu duen klowna izan dituzte lagun. Haientzat omendu izatea ohore bat dela eta oraindik parranda egiteko gogoa dutela aipatu dute. Gainera heldu zein adindu guztia erek gogoan izan dituzte.

Txupinazoa jaurti baino lehen, olatuak, tsunamiak eta kolore txuri zein arroseko zapiak jaso dituzte bertaratutakoek. Alkateak hartu du hitza eta jaiak gozatu eta errespetuz igarotzeko eskaera egin du. 

Ostean, Gautxori txaranga lagun makarrii jana egitera abiatu dira haur eta gazte koadrillak Atsobakar parkera. 

Eta Oaintxe indeu! txarangak buruhandi eta erraldoiak Blas de Lezoko lokalera lagundu ostean, taberna batean zeuden omenduei euren begirunea adierazi diete Zorionak zuri! joaz. Aamitzean, guztiok elkarrekin argazkia atera dute.

Jaia hasi aurretik, aldiz, kiroldegiko igerilekuan ederki gozatu dute haur eta gaztetxoek. Puzgarria edo kortxozko tresnekin lagun artean uretan jolastu dira.