Festetako aurreneko parranda gaua onena izaten dela esan ohi dute herritarrek eta halaxe izan da: Auskalo taldeak kontzertu gogoangarria eman du, eta, ondoren, plaza dantzan jarri du DJ Fantasiak. Oholtza gainekoarekin nahikoa ez, eta, ohitura zaharrak berreskuratuta, sorgin karaokea aurrera eraman dute txosna gunean.