AURREKARIAK

Sasoi betean daudela erakutsi dute aurten ere

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 24a, 11:39

San Pedro Jaien aurrekari gisa, gimnastika erakustaldia aurrera eraman dute Biyak Bat egoitzako lagunek. Urtero moduan sasoi betean daudela erakutsi dute denek, baita begiraleek erakutsitakoak ederki ikasi dituztela ere

Maialen Chourraut kiroldegian izan da hitzordua, eta beroketa bat egin ostean, ikasitako mugimenduak erakutsi dizkiete eurak ikustera joandako senide eta lagunei. Udal ordezkariak ere bertan izan dira, eta horien guztien txalo zaparrada beroa jaso dute saioaren amaieran. 

Elkar agurtu eta aretoa utzi aurretik, begiraleei lore sorta bana oparitu diete, urtean zehar egindako lana eskertzeko.Begiraleetako batek hartu du hitza gero, eta jakianrazi die "oso ongi" aritu direla.

Amaitzeko, talde argazkia atera dute, denek elkarrekin.