Galizara kantuz bidaia eginda amaitu du ikasturtea Alboka Abesbatzak

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 21a

Iristear den San Joan bezperan euren doinuak entzuteko aukera izango den arren, ikasturtea amaitzeko kontzertua eskaini du Alboka Abesbatzak, ostiral arratsaldean, Ama Brigitarren Komentuan. Leporaino bete du publikoak kapera; zutik izan dira asko, haizemailearekin bero hezea dela-eta. 

"Bi lurralde lotzen dituen soinu-ibilbidea" eginez, Alboka Abesbatzak ordubeteko kontzertu berezia eskaini du. Euskal Herritik Galizarako bidezidorrean, aldaketarako eta berritzeko tartea izan dute. Horretan, hamar abestiz osatutako errepertorioa izan dute bidelagun: 

  • Stay a thousand years, R. Djawadi.
  • Brodatzen-Godalet, M. M. Azpiazu. 
  • Euskal jokoak, J. Busto.
  • Erromes kantua, J. Elberdin. 
  • Virgo dei genitrix, A. Donostia. 
  • Izar ederrak, J. Elberdin. 
  • Maria Soliña, A. Paz Valverde / C. E. Ferreiro / F. Briones. 
  • Cada noite, M. Zumalave / Rosalía de Castro Mold./Arr.: J. Domínguez.
  • Foliada de Santiago, J. Elberdin. 
  • Todo cambia, J. Numhauser Mold./Arr.: D. Petrelli.