Gaur egingo dute Sorgin Dantza prestatzeko azken entsegua

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 19a

Sanpedroak hasi eta Sorgin Dantza dantzatzeko astebete falta denean egingo dute ekimen hori fintzeko azken saioa, Okendo plazan, 20:00etatik aurrera. Andoni Iparragirre txistulariaren doinupean eta Joxean Belartietaren gidaritzapean, dozenaka herritar bilduko dira enparantzan.