Sorgin Dantza prestatzeko azken-aurreko entsegua egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 17a

Astebete pasatxo besterik ez da falta San Pedro Jaiek herria festa giroz eta kolorez blaitzeko. Aurreneko egunean, hilaren 26an, helduen txupinazoaren aurretik, 16:30ean Oriatik abiatu eta Okendo plazara iritsi arteko Sorgin Dantza egingo dute ehunka lasarteoriatarrek. Ekimen hori prestatzeko saioak egiten ari dira egunotan eta azken-aurrekoa gaur izango da, Okendon bertan, 20:00etatik aurrera.