Patata tortilla txapelketan parte hartzeko izen ematea ireki dute sorginek

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 17a

2022ko Sorgin Jaietan egin zuten patata tortilla txapelketa, aurrenekoz.

Patata, arrautz, olio, gatz eta tipularekin (azken osagai hori, aukeran) egiten den jaki goxoena prestatzeko lehiaketaren berri eman du Sorgin Jaiak-ek. Hilaren 26an izango da, Okendo plazan, 16:30etik aurrera. Izena eman nahi duten herritarrek banaka edo taldeka aritu ahalko dute eta kideetako bakoitzak 6 euro ordaindu beharko ditu antolaketa gastuei aurre egiteko. Era berean, parte hartzaileek kozinatzeko tresnak eraman beharko dituzte; osagaiak, berriz, antolatzaileek emango dizkiete.

6 euro horiek Bizum aplikazioaren bidez ordaintzeko eskatu dute antolatzaileek, telefono zenbaki honetara transferentzia eginda: 688 73 49 77. Izena emateko azken eguna hilaren 22a izango da, igandea.