Porrotx eta Marimotots pailazoekin irri, kantu eta dantza egingo dute Sorgin Jaietan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 16a, 10:23

Bizipozaren Akelarrea egin zuten 2023an.

Bizipozaren ametsen txoko bilakatuko da sorgin gunea hilaren 28an. 11:00etan Sorgin Azoka hasiko da eta ondoren ametsen txokoa zabalduko dute Porrotx eta Marimotots pailazoek. Ordubete geroago, bertaratzen diren guztiek irri, kantu eta dantza egingo dute bi sudurgorriekin, eta, gainera, Bizipozaren bizizopa edabea dastatuko dute.