Ttakun Kultur Elkarteak iragarri du herritarrek gaurtik aurrera erosi ahalko dituztela sanpedroetan egingo duten makarroi janerako txartelak, 3 eurotan, agortzen diren arte. Euskara elkartearen bulegoko ordutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara artekoa da, astelehen goiz eta ostiral arratsaldeetan salbu. Otordu hori hilaren 26an egingo dute, Atsobakarren, 14:00etatik aurrera. Ordubete lehenago geratuko dira Okendo plazan elkarrekin kalejiran joateko eta bazkalostean ur jolasak egingo dituzte.