Hurrengo saioak hilaren 12, 17 eta 19an izango dira, toki (eguraldi txarra egiten badu, Sasoeta LHko patio estalian) eta ordu berean. Bestalde, Ttakun KEko kideek gogorarazi dute zabalik dagoela zortzikote gaztean izena emateko epea. DBH1 ikasmailan dauden ikasleak animatu dituzte parte hartzera. Interesa dutenek euren izen-abizenak zehaztu behar dituzte eta gurasoren batekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eman. 695 78 53 89 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp mezu bat idatzita jaso dezakete informazio gehiago.