Sorgin Dantza prestatzen jarraitzen dute

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 6a, 07:51

Hilaren 26ko Sorgin Dantza prestatzeko bigarren entsegua aurrera eraman dute Okendo plazan. Asteartean ez bezala, lagundu egin du eguraldiak eta enparantzara bertaratu diren dozenaka herritarrek behin eta berriro errepikatu dute koreografia, sanpedroetako aurreneko egunean dantza primeran atera dadin. Joxean Belartietak gidatu ditu dantzariak eta jarraibideak eman dizkie; guzti-guztiak Andoni Iparragirre txistularien doinuari jarraituta jardun dira. Hurrengo saioak hilaren 10, 12, 17 eta 19an egingo dituzte.

Bestalde, Ttakun KEko kideek gogorarazi dute zabalik dagoela zortzikote gaztean izena emateko epea. DBH1 ikasmailan dauden ikasleak animatu dituzte parte hartzera. Interesa dutenek euren izen-abizenak zehaztu behar dituzte eta gurasoren batekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eman. 695 78 53 89 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp mezu bat idatzita jaso dezakete informazio gehiago. 

Erlazionatuak

Sorgin Dantza prestatzeko bigarren entsegua

Txintxarri Aldizkaria eka 05, 21:00 Gizartea