Sorgin Jaietako panela margotzen hasiko dira bihar

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 5a

Zabaleta auzoko Antonio Blas enparantzan ("plaza zaharra" izenez ere ezagutzen dena) jarri dute hitzordua sorginek bihar, 10:30ean. Hauxe da egin duten deialdia: "Herria kolorez zipriztintzeko gogoz bazabiltza, zatoz gurekin margotzera! Brotxa, ideia edo irribarre bat ekarri, eta magia sortuko dugu elkarrekin!".