Sorgin Dantza prestatzen hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 08:36

Hilaren 26ko Sorgin Dantza entseatzen hasi dira eguraldi txarragatik Sasoeta LH ikastetxean bildu diren dozenaka herritarrak. Andoni Iparragirre txistulariaren doinuei jarraiki, ekimen tradizional horren nondik norakoak freskatu dituzte. Hurrengo saioak bihar eta hilaren 10ean, 12an, 17an eta 19an aurrera eramango dituzte Okendo plazan, eguraldiak laguntzen badu behintzat. 

Bestalde, Ttakun KEko kideek gogorarazi dute zabalik dagoela zortzikote gaztean izena emateko epea. DBH1 ikasmailan dauden ikasleak animatu dituzte parte hartzera. Interesa dutenek euren izen-abizenak zehaztu behar dituzte eta gurasoren batekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eman. 695 78 53 89 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp mezu bat idatzita jaso dezakete informazio gehiago.