Sorgin bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 4a, 08:00

Kuadrilla ugari batu ohi dira sorgin bazkarian urtero.

Ekainean sartu gara eta horrek esan nahi du, besteak beste, gero eta gutxiago falta dela herriko sorginek euren edabearekin lasarteoriatarrak liluratzeko. Hasi dira gutxinaka-gutxinaka jai alternatiboei buruzkoak iragartzen, horien artean, hilaren 27an egingo duten bazkaria. Jakinarazi dute salgai jarri dituztela txartelak eta animatzen direnek Ilargi, Jalgi eta Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzaketela, 17 euroren truke. Aukera beganoa ere eskainiko dute.

Bi menu izango dituzte aukeran bazkaltiarrek: pasta entsalada, albondigak eta natillak; edo pasta entsalada, pistoa eta mazedonia (aukera beganoa da azken hau). Antolatzaileek ohartarazi dute aukera beganoa jan nahi dutenek edo alergia, zeliakia edota bestelako intolerantziaren bat dutenek 634 40 13 73 telefono zenbakiarekin jarri behar dutela harremanetan, hori jakinarazteko.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Sorgin Jaiak (@sorginjaiak)