Sorgin Dantza prestatzeko entseguak ekainaren 3, 5, 10, 12, 17 eta 19an izango dira, Okendo plazan, 20:00etatik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu Sasoeta LH eraikineko patioan elkartuko dira.
Aurtengo sanpedroak ekainaren 26tik 30era izango dira eta aurreneko festa egunean, ostegunean, aurrera eramango dute Sorgin Dantza. Antolatzaileetako batek, Ttakun Kultur Elkarteak, gaztetxoen zortzikotea osatzen hasiko dela jakinarazi du eta DBH1 ikasmailan dauden ikasleak animatu ditu parte hartzera. Interesa dutenek euren izen-abizenak zehaztu behar dituzte eta gurasoren batekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eman. 695 78 53 89 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp mezu bat idatzita jaso dezakete informazio gehiago.
Sorgin Dantza prestatzeko entseguak ekainaren 3, 5, 10, 12, 17 eta 19an izango dira, Okendo plazan, 20:00etatik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu Sasoeta LH eraikineko patioan elkartuko dira.