Hilabete eskas falta da Euskaraldiaren laugarren ediziorako. Maiatzaren 15etik 25era hizkuntza ohiturak astinduko dituzte Euskal Herri osoko milaka eta milaka pertsonak. Ariketa sozial horretara behar bezala prestatuta iriste aldera, hilabeteotan ekimenak aurrera eramaten ari da Lasarte-Oriako koordinazio gunea. Horren barruan, herriz herri dabilen gune ibiltaria Okendo plazara ekarriko dute, 18:00etatik 21:00etara. Bertaratzen diren herritarrek Ahobizi edo Belarriprest gisa izena eman ahalko dute, Asier Kidam magoaren ikuskizunaz gozatu bitartean.