Haurrek gozatu dute Inauterietako azken goizaz

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mar. 3a, 13:02

Astelehena da gaur, Lasarte-Oriako Inauterietako azken eguna. 11 urte arteko haurrek primeran pasa dute Loidibarren frontoiko puzgarrietan salto eta jauzika. Arratsaldean itxiko dute ospakizun egitaraua, 18:30etik aurrera sardina ehortzita Okendo plazan eta inguruetan.