Euskaraldia koordinatzeko gunean parte hartzera gonbidatu dituzte norbanako eta eragileak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 18a, 13:01

Maiatzaren 15etik 25era aurrera eramango dugu hizkuntza ohiturak astindu eta euskararen erabilera indartzeko ariketa soziala, Euskaraldia. Laugarren aldi hau antolatzen hasi dira gure herrian ere eta koordinazio gunea osatzen duten eragileek eskua luzatu die foro horretan parte hartu nahi duten guztiei. Hamabostean behin elkartzen dira, goizetan, udaletxeko multimedia gelan. Harremanetarako, deitu 943-37 61 84 edo 943-37 14 48 zenbakietara.

Erlazionatuak