Entzun, ikusi, ikasi eta aldarrikatzeko ikus-entzunezko bat da (Min)bizi. Gaixotasun horrekin lotura duten makina bat gai lantzen dituzte mahaiaren bueltan eserita eta podcast formatuan. Horietako bat, gazteek ez daukatela "inolako espaziorik" beraien bizipen eta kezkak partekatzeko. Gero eta ohikoagoa da gainera, BMJ Oncology aldizkariak argitaratutako ikerketa batek diolako 50 urtetik beherakoen artean tumoreen mundu mailako intzidentzia %79 hazi dela 1990. urtetik. "
Gai horrekin prestatu zuten Gazte, arraro, errebelde izeneko kapitulua, iazko abendu amaieran plazaratu zutena. Euren esperientzia kontatu eta partekatzen dute Eli Bergaretxe, Leire Pagadizabal, Iara Alonso eta Idoia Muñoz gazteek.
Hurrengo jarduerak
- Martxoak 5, asteartea, 19:00etan, Oriarte Landaberri institutuan: bi belaunalditako emakumeen arteko solasaldia: sexualitatea, soldatapeko lana, zaintza, feminismoa... Borobilean Elkartearekin batera antolatutako jarduera da.
- Martxoak 7, osteguna, 19:00etan, Okendo plazatik abiatuta: Lasarte-Oriako mugimendu feministaren genealogiari buruzko bertsotrikipoteoa.
- Martxoak 8, ostirala, 19:00etan, Okendo plazatik abiatuta: manifestazioa. Ondoren, afari girotua egingo dute Xirimiri elkartean.
- Martxoak 12, asteartea, 17:00etan, Zabaleta auzoko lokalean: Ihitten elkarteko kideek ondutako Lasarte-Oria: istorio zumez egina dokumentalaren proiekzioa.