Entzunezko Argia Saria irabazi du Izan Iñurriren '(Min)bizi' podcastak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urt. 28a, 12:51

Ezker-eskuin: Miren Cuerdo, Jordina Arnau, Julene Illarramendi eta Olatz Mercader. Argazkia: Dani Blanco.

Argia aldizkariak aurtengo sariak banatu ditu Usurbilgo Atxega jauregian. Julene Illarramendi eta Miren Cuerdo lasarteoriatarrek sortutako Izan Iñurri egitasmoak irabazi du entzunezko kategoriakoa, (Min)bizi podcastagatik. "Feminismotik eta elkartasunetik, deserosoak diren tabuei naturaltasunez heltzen dietelako eman diegu saria", arrazoitu dute antolatzaileek.

2023ko Argia Sariak
  • Ikus-entzunezko saria: Karpeta urdinak, torturari buruz Ander Iriartek zuzendutako dokumentala.
  • Prentsa saria: Zugazart, Unai Iturriaga Zugaza-Artazak Gara egunkarian argitaratzen dituen iritzi tirak.
  • Entzunezko saria: (Min)bizi, Izan Iñurri egitasmoak minbiziaren gainean duen podcasta.
  • Internet saria: Euskal Mastodon komunitateak, Mastodon sare sozial librean komunitatea ireki duten mastodon.eus eta mastodon.jalgi.eus
  • Kanpaina saria: Azterketak Euskaraz kolektiboa, brebeta eta baxoa euskaraz egiteko eskubidea borrokatzen duten Ipar Euskal Herriko ikasle eta irakasleak.
  • Merezimenduzko saria: Oihana Goiriena, bere senar Pablo Gonzalez kazetariaren kartzelaratze injustua salatzeko eta kazetaritza askea defendatzeko, auzia lau haizetara zabaltzeagatik.
Erlazionatuak

Inurri lana saritu, tabuen kutxa hustu

Txintxarri Aldizkaria 2022 eka 03 Erreportajeak