Hauek dira Asunak neska* gazteen talde feministak aipatu egun horren harira antolatu dituen jarduerak:
- Gaur, hilak 26, 19:00etan, Zabaleta auzoko lokalean:(Min)bizi podcastaren Gazte, arraro, errebelde kapituluaren proiekzioa eta solasaldia Julene Illarramendi, Iara Alonso eta Sara Perez hizlariekin. Izan Iñurri elkartearekin batera antolatutako jarduera da.
- Martxoak 5, asteartea, 19:00etan, Oriarte Landaberri institutuan: bi belaunalditako emakumeen arteko solasaldia: sexualitatea, soldatapeko lana, zaintza, feminismoa... Borobilean Elkartearekin batera antolatutako jarduera da.
- Martxoak 7, osteguna, 19:00etan, Okendo plazatik abiatuta: Lasarte-Oriako mugimendu feministaren genealogiari buruzko bertsotrikipoteoa.
- Martxoak 8, ostirala, 19:00etan, Okendo plazatik abiatuta: manifestazioa. Ondoren, afari girotua egingo dute Xirimiri elkartean.
- Martxoak 12, asteartea, 17:00etan, Zabaleta auzoko lokalean: Ihitten elkarteko kideek ondutako Lasarte-Oria: istorio zumez egina dokumentalaren proiekzioa.