Emakumearen Nazioarteko Egunerako egitaraua aurkeztu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ots. 28a, 15:14

Ezker-eskuin: Maite Iglesias, Agustin Valdivia, Lourdes Acevedo eta Irati Olaetxea.

Martxoaren 1ean irekiko duten kartel erakusketarekin hasiko da hilabete ia osoan zehar luzatuko den jarduera sorta. Udal ordezkariek azpimarratu dute berdintasunaren ezaugarri garrantzitsuena "inor kanpoan ez uztearena" dela eta egoera hori lortzea emakumeen nahiz gizonen ardura dela.

Udaleko Berditasun teknikari Irati Olaetxea eta Maite Iglesiasek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedok eta Agustin Valdiviak aurkeztu dute aurtengo egitaraua. Antolatutako ekimenetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Egitaraua

  • Martxoaren 1etik 8ra, Emakumearen Zentroan, 18:00etatik 20:00etara: Martxoaren 8ko kartel lehiaketaren erakusketa.
  • Martxoaren 7an, Emakumearen Zentroan, 17:00etan: Martxoaren 8ko kartel lehiaketaren sari banaketa.
  • Martxoaren 8an, Okendo plazan, 12:00etan: elkarretaratzea.
  • Martxoaren 8an, kultur etxean, 19:30ean: Escuela de princesas antzezlanaren emanaldia egingo du Makelur taldeak. Sarrera doakoa da.
  • Martxoaren 8an, Casa Humada jatetxean, 21:30ean: emakumeen afaria. Emakumaren Zentroan izena eman behar dute joan nahi dutenek, 30 eurogatik.
  • Martxoaren 11n, Antonio Mercero aretoan, 18:30ean: Soilik bai da bai legeari buruz solastuko dira EHUko ikertzaile eta legelari Sara Arruti Benito eta EHUko ikertzaile eta kazetari Maider Galardi Fernandez de Agirre lasarteoriatarrak, gaztelaniaz. 
  • Martxoaren 12an, Antonio Mercero aretoan, 18:30ean: Irakurle Txokoko kideek Idoia Garzes idazle lasarteoriatarra gonbidatuko dute euren saiora.
  • Martxoaren 13ean, Biyak Bat egoitzan, 17:00etan: bideoforum bat egingo dute.
  • Martxoaren 15ean, Antonio Mercero aretoan, 19:30ean: Evaren Alabak taldeak Cromlech antzezlanaren emanaldia egingo du, elebitan. Sarrera doakoa da.
  • Martxoaren 19an, Antonio Mercero aretoan, 18:30ean: Izan Iñurri elkartearen (Min)bizi podcasteko Minbiziaren ama umeak kapitulua proiektatuko dute eta solasaldi bat egin gero.
  • Martxoaren 20an, Udal Liburutegian, 17:00etan: 6 eta 8 urte arteko umeentzat Berdintasunean irakurketarekin jolastuz saioa egingo dute. Tokiak mugatuak direla ohartarazi dute antolatzaileek eta izen ematea liburutegian bertan egin behar dutela parte hartu nahi dutenek.
  • Martxoaren 21ean, Mirentxun, 18:00etan: Nola hobetu Lasarte-Oriako emakumeon bizitza? lan saio parte hartzailea aurrera eramango du Emagin elkarteak, elebitan.
  • Martxoaren 22an, kultur etxean, 20:00etan: Al descubierto filma emango du Okendo Zinema Taldeak. Sarrerek 6 euro balio dute.