San Pedro Jaietako argazki lehiaketa hirukoitza!


Lehiaketako argazkiak


Argibideak

Argazki lehiaketa hirukoitza antolatu dugu eta aurtengoari buelta bat eman diogu. Hastear diren San Pedro Jaien DNAn dauden Sorgin Dantza, erraldoi eta buruhandiak eta kale ikuskizunetan fokua jarri. Horietako bakoitza kategoria bat izango da eta aipatu jarduerekin lotura duten argazkiak egin beharko dituzte partaideek.

Multzo bakoitzeko irudi bana (originalak, norberak ateratakoak) aurkeztu ahalko dute herritarrek. 


Lehiaketan parte hartzeko azken eguna uztailaren 9a izango da, igandea. Argazkiak bidaltzeko bide hauek izango dituzte parte hartzaileek: txintxarri@ttakun.eus helbide elektronikoa edo 688 68 35 10 telefono zenbakia, WhatsApp bidez.

Botoak emateko epea uztailaren 10etik 12ra bitartekoa izango da, bi egunak barne. Kategoria bakoitzeko irudi bozkatuenaren egileak Avenida taberna-jatetxeko bi menu berezi irabaziko ditu. Animatu eta parte hartu!