Tradizioa eta festa, San Pedro egunean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 29a, 08:00

Lierni Rekondo eta Ane Labaka herritarrak (biak, zutik) izango dira aurten abestuko duten bertsolarietako bi.

Txema Valles kazetari erretiratuak udal ordezkarien omenaldia jasoko du gaur eguerdian, kultur etxean. Tradizioa eta festa lotzen dituzten makina bat jarduera aurrera eramango dituzte egunean zehar, hala nola, herri kirolen erakustaldia eta bertsolarien saioa.

Gaurko egitaraua
  • 10:00etan, Joselontxo txaranga herrian barrena ibiliko da, Okendo plazatik abiatuta.
  • 11:00etan, herri meza San Pedro parrokian.
  • 11:30etik 13:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan: ludoteka, puzgarriak, bola igerilekua, eta abar.
  • 11:30ean, Xumela koruaren kantu eta dantza jira abiatuko da Sagardotegi kaletik.
  • 12:30ean, herri kirolak Elizatze plazan: lau aizkolari, bi harrijasotzaile eta iparraldeko jokoak.
  • 13:00etan, Txema Valles omenduko dute Manuel Lekuona Kultur Etxean.
  • 16:30etik 18:30era, haurrentzako parkea Andatza plazan.
  • 18:00etan, sagardo dastaketa eta sardina jan herrikoia, Okendo plazan.
  • 18:30ean, haurrentzako diskofesta Jaikideren eskutik, Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazte esparruan.
  • 20:00etan, Retro txaranga herrian zehar ibiliko da, Okendo plazatik abiatuta.
  • 22:30ean, bertsolariak kultur etxean: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Ane Labaka, Lierni Rekondo, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea, Amaia Agirre. 
  • 22:45ean, entzierro txiki bat egingo dute Kale Nagusian, jostailuzko zezenekin.
  • 23:00etan, zezensuzkoa Kale Nagusian.
  • 23:00etan, Duo Imperial taldearen kontzertua, Isla plazan.
  • 00:00etan, The Noisemakers taldearen kontzertua, Okendo plazan.
  • 00:00etan, disko festa gazte esparruan, Oihan Vegaren eskutik.