Gaurko egitaraua
- 10:00etatik 12:00etara, ur festa Maialen Chourraut kiroldegian, 5 eta 12 urte arteko haurrentzat.
- 12:00etan, haurren txupinazoa, udaletxe zaharreko balkoian. Suziria jaurti ostean, LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandien konpartsa herrian barrena ibiliko da, Joselontxo txarangarekin batera.
- 12:15ean, Gure Patxintxiak sariak banatuko dituzte, udaletxe zaharreko balkoian.
- 12:30ean, Trapu Zaharra konpainiak Dale Ramón! antzezlanaren emanaldia egingo du, Okendo plazan.
- 13:00etan, Okendo plazan elkartutako haurrak kalejiran abiatuko dira Basaundirantz, makarroi jana eta ur jolasak egiteko.
- 14:00etan, makarroi jana Basaundin. Ondoren, ur jolasak.
- 16:30ean, Sorgin Dantza abiatuko da Oria auzotik. Erdigunea zeharkatu eta gero, Okendo plazan bukatuko da.
- 18:00etan, Goxo txaranga herriko kaleetan barrena ibiliko da.
- 18:00etan, Joselontxo txaranga herrian zehar ibiliko da, erraldoi eta buruhandiekin batera.
- 18:30ean, Oaintxe in deu! txarangak kaleak girotuko ditu.
- 19:00etan, helduen txupinazoa. Aurtengo omenduak irakurriko du pregoia, Txema Valles kazetariak. Joselontxo, Oaintxe in deu! eta Goxo txarangek parte hartuko dute.
- 19:30ean, Mario Ezno-ren eskutik, Manolo Bolañoren abenturak txotxongilo antzezlanaren emanaldia, Elizatze plazan.
- 21:30ean, afari herrikoia, Ttakun Kultur Elkartearen eskutik.
- 23:00etan, Lasarte-Oriako Danborrada, Okendo plazan. Berrikuntza bat izango du, Maider Oiartzabal koreografoak Lasarte-Oriako ereserkiarentzat koreografia berezi bat sortu baitu. Emanaldi horretan erakutsiko du lana.
- 00:00etan, DJ Markeliñeren saioa, Oriarte-Landaberri ikastetxeko gazteen esparruan.
- 00:00etan, Puro Relajoren kontzertua, Isla plazan.