Sanpedroen aurrekari gisara makina bat jarduera egingo dituzte datozen egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko eka. 14a, 08:00

Erketz EDTko dantzariek ikasturte amaierako emanaldia egingo dute larunbatean, Okendo plazan, 19:00etan.

Haurren txupinazoarekin hasiko dira aurtengo sanpedroak, hilaren 28an. Egun hori iritsi arte ekimen ugari aurrera eramango dituzte herriko eragileek, udalaren laguntzarekin.

Aurrekariak

Hilak 16, ostirala

  • 16:00etan, mahai jokoen txapelketak Biyak Bat elkartean.
  • 19:00etan, scooterren rallya hasiko da, partaideei Donostia etorbidean harrera eginda. 21:00etan afalduko dute, Sancho tabernan.
  • 22:30ean, motorzaleen gau ibilbidea herrian barrena.
  • 23:00etatik aurrera, festa Buenetxea tabernan. Guadalajaratik etorritako DJ Zamo DKV SC eta DJ Zorromono Becario arduratuko dira gaua girotzeaz.

Hilak 17, larunbata

  • 10:00etatik 12:30era, motorren erakusketa Okendo plazan.
  • 11:00etan, txalapartarien harrera Tiburtzio Artizar tabernan. Pintxoak banatuko dituzte.
  • 12:00etan, 75 kilometro inguruko ibilbidea, Okendotik abiatuta. Antolatzaileek ohartarazi dute depositoak beteta eraman beharko dituztela gidariek, bidean geldialdirik egingo ez dutelako.
  • 16:00etan, mahai jokoen txapelketak Biyak Bat elkartean.
  • 18:30ean, motorren erakusketa Andapa kalean.
  • 19:00etan, Erketz EDT dantza taldearen ikasturte bukaerako emanaldia, Okendo plazan.
  • 21:30ean, afaria, Buenetxea tabernan.
  • 22:00etan, festa, Buenetxean: Los Retumbes eta Sinciders taldeek joko dute aurrena, eta Rudy Garcia eta Crackzorla artistek abestiak jarriko dituzte gero.

Hilak 18, igandea

  • 11:15ean, Zirkuitu ibilbidean elkartuko dira motorzaleak, hamaiketakoa egiteko.
  • 12:00etan, Lasarteko Zirkuitua zenaren ibilbidea egingo dute, 17 kilometrokoa.
  • 12:30ean, aperitiboa egingo dute Arkupe tabernan, bermuta hartuta.
  • 14:30ean, Arkupen bazkaldu eta aurtengo festa bukatuko dute.
  • 16:00etan, mahai jokoen txapelketak Biyak Bat elkartean.

Hilak 19, astelehena

  • 16:00etan, emakumeen toka txapelketa Isla plazan. Biyak Bat elkarteak antolatu du jarduera.
  • 19:00etan, Udal Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako lehen kontzertua emango dute.

Hilak 20, asteartea

  • 16:00etan, pote, igel eta toka txapelketa Isla plazan (Biyak Bat).
  • 19:00etan, Udal Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako bigarren kontzertua emango dute.

Hilak 21, asteazkena

  • 19:00etan, Udal Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako hirugarren eta azken kontzertua emango dute.

Hilak 22, osteguna

  • 12:00etan, Biyak Bat egoitzako kideek gimnastika erakustaldia egingo dute Maialen Chourraut kiroldegian.

Hilak 23, ostirala

  • 21:30etik aurrera, San Joan bezpera ospatuko dute. Ordu horretan udaletxe zaharretik abiatuko da korporazioa, Erketz EDTko dantzariekin batera. Iritsi eta berehala San Joan zortzikoa eta sokadantza dantzatuko dituzte, Alboka Abesbatzaren eta Zero Sette taldearen laguntzarekin.
  • 22:00etan, San Joan sua piztuko dute Andatza plazan.

Hilak 24, larunbata

  • 10:00etan, zunba maratoia aurrera eramango dute Sexuen Elkarbizitzarako Emakumeen Zentroko lagunek.
  • 19:30ean, kurtso bukaerako emanaldia egingo du Alboka Abesbatzak, Ama Brigitarren komentuan.

Hilak 25, igandea

  • 09:00etatik 15:00etara, mendi martxa familiarra egingo du Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak. Okendo plazatik abiatuko dira partaideak, Buruntza mendirantz.
  • 09:00etatik 15:00etara, Taula Xake Klubeko kideek Adiskidetasunaren II. Taula Xake Lehiaketa aurrera eramango dute, Mirentxuren ondoan dagoen trinketean.
  • 13:00etan, pop rock abestiz osatutako emanaldia egingo du Zero Sette Akordeoi Orkestrak.
  • 21:30ean, Dial Al Sol jaialdia izango da Andatza plazan. Lorena Gomez, Gonzalo Hermida, Polo Nandez, Huecco eta Lagarto Amarillo izango dira artistetako batzuk.

Hilak 26, astelehena

  • 18:00etan, Biyak Bat elkarteko kideek aurreko egunetan egindako jokoetako sariak banatuko dituzte, Kale Nagusiko 40. zenbakian duten egoitzan.
Erlazionatuak

San Pedro Jaietako egitaraua aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023 eka 14 Kultura