Hilabete amaieran hasiko diren San Pedro Jaien aurrekarietako bat izango da scooterren rally hau.
Egitaraua
Hilak 16, ostirala
- 19:00etan, rallyko partaideei harrera egingo diete Donostia etorbidean.
- 21:00etan, afaria, Sancho tabernan.
- 22:30ean, gau ibilbidea herrian barrena.
- 23:00etan, festa, Buenetxea tabernan. DJ Zamo DKV SC eta DJ Zorromono Becario arduratuko dira gaua girotzeaz.
Hilak 17, larunbata
- 10:00etatik 12:30era, motorren erakusketa Okendo plazan.
- 11:00etan, txalapartarien harrera Tiburtzio Artizar tabernan. Pintxoak banatuko dituzte.
- 12:00etan, 75 kilometro inguruko ibilbidea, Okendotik abiatuta. Antolatzaileek ohartarazi dute depositoak beteta eraman beharko dituztela gidariek, bidean geldialdirik egingo ez dutelako.
- 15:00etan, bazkaria, Hernaniko Jauregi jatetxean. Opariak eta sariak zozkatuko dituzte ondoren.
- 18:30ean, motorren erakusketa Andapa kalean.
- 21:30ean, afaria, Buenetxea tabernan.
- 22:00etan, festa, Buenetxean: Los Retumbes eta Sinciders taldeek joko dute aurrena, eta Rudy Garcia eta Crackzorla artistek abestiak jarriko dituzte gero.
Hilak 18, igandea
- 11:15ean, Zirkuitu ibilbidean elkartuko dira motorzaleak, hamaiketakoa egiteko.
- 12:00etan, Lasarteko Zirkuitua zenaren ibilbidea egingo dute, 17 kilometrokoa.
- 12:30ean, aperitiboa egingo dute Arkupe tabernan, bermuta hartuta.
- 14:30ean, Arkupen bazkaldu eta aurtengo festa bukatuko dute.