PSE-EE izan da alderdi bozkatuena, nahiz eta eserleku bat galdu duen

Txintxarri Aldizkaria 2023ko mai. 29a, 16:05

EH Bilduk bosgarren zinegotzia lortu du eta PP udalbatzarrera itzuliko da, eserleku batekin. EAJk duela lau urteko emaitzak errepikatu ditu eta Elkarrekin Podemosek ordezkari bakarra izango du, 2019an baino bat gutxiago. Parte hartzea %57,36koa izan da, duela lau urte baino bost puntu pasatxo gutxiagokoa. Korporazio berria osatzeko negoziaketei ekingo diete alderdiek orain; ekitaldia ekainaren 17an izango da, larunbatarekin. Bestalde, foru hauteskundeei dagokienez, Jon Martin (EH Bildu) eta Jesus Zaballos (PSE-EE) batzarkide izango dira.

HAUTESKUNDEEI BURUZKO ATAL BEREZIA

FITXA
Udal eta foru hauteskundeak 2023  
Eguna Maiatzak 28, igandea
Lasarte-Oriako errolda 14.686 pertsona
Eskrutinioa %100
Boto emaileak 8.424 
Abstentzioa %42,64
Baliogabeak 102 (%1,21)
Zuriak 128 (%1,52)
Hautagai zerrenden bozak  8.194

Gipuzkoako emaitzak