Alderdikideekin batera afaltzen ari zela eskatu dio lehen balorazio bat TXINTXARRIk Valdiviari. Lehenik eta behin, eskerrak eman dizkie herritarrei alderdia babesteagatik, nahiz eta zinegotzi bat galdu duten: "64 bozetara geratu gara zortzigarren zinegotzia lortzetik". Zituzten aurreikuspenak bete direla onartu du, besteak beste, gertatu bezala PPk zinegotzi bat eskuratzea aurkeren artean baitzegoen. Baita parte hartzeak behera egitea ere, kanpainan zehar aipatu duen moduan. Emaitzak agintean egon den hiru urteei babesa izan direla uste du, eta horretan eragin dutela pandemiak eta pairatu beharreko guztiak, politikak bizi duen desgastea, estatu mailan egindako kanpaina zikina... "Hala ere, irabazi dugu, eta benetan eskerrak eman herritarrei beraien konfiantzagatik. Lan egingo dugu gobernuan osatu eta programan ditugun proposamenak gauzatzeko", laburbildu du.