Jon Antxordoki zerrendaburua eta taldekideak pozik daude, alderdi jeltzaleak hiru zinegotzi izango dituelako datorren legealdian, amaitu berri den agintaldian bezalatsu. Boto gutxiago jaso dituzte, baina emaitzak antzekoak izan direla azpimarratu du alkategaiak. Gobernatzeko balizko akordioez galdetuta, adierazi du bihartik aurrera hasiko direla lanean eta gainerako alderdiekin biltzen, izan ditzaketen aukerak aztertu eta negoziatzen hasteko.
Gaueko albisteetako bat izan da PPk zinegotzi bat lortu izana. Antxordokik ez zuen espero emaitza hori, eta adierazi du "penaz" hartu duela albistea.