Txantxo jantziak egiteko tailer bat antolatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ots. 2a, 09:30

Iazko ikastaroko partaideak, txantxo jantziak prestatzen.

Euskal Inauteriak dotore-dotore ospatu nahi dituzten herritarrek txantxo jantziak egiten ikasteko aukera izango dute datorren asteko asteazkenean, hilak 8, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak prestatu duten tailerrean. Osasun zentroko bigarren solairuan aurrera eramango dute, 17:30etik aurrera. Partaideek etxetik eraman beharko dituzte lastozko txanoak eta jantzia egiteko oihal zaharrak.

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko hainbat bide dituzte lasarteoriatarrek: 943-37 14 48 edo 695 78 53 89 telefono zenbakietara deitu; kultura@ttakun.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali; edo Ttakun KEren bulegora bertaratu (Geltoki kalea, 4), 09:00etatik 13:00etara (astelehen goizetan izan ezik) eta 16:00etatik 18:00etara (ostiral arratsaldeetan salbu).

Erlazionatuak

Iganderako jantzi dotoreak prestatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2022 ots 25 Kultura