EUSKAL INAUTERIAK 2022

Iganderako jantzi dotoreak prestatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 25a, 09:05

Dozena bat herritarrek parte hartu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak antolatutako txantxo jantzien tailerrean, eta igandeko Euskal Inauterietarako mozorro dotoreak prestatu dituzte. Kalejira, beraz, hilaren 27an izango da, eta 11:30ean hasiko da, Sagardotegi kaletik. Elizatze plazan bukatu aurretik, Juan XXIII eta Isla plaza zeharkatuko dituzte txantxoek.