Aurtengo udal-aurrekontuari alegazioak jartzeko azken eguna, apirilaren 19a

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 13a, 10:16

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez, 2021. urteko aurrekontuei alegazioak jartzeko epea zabalik dago. Azken eguna astelehena izango da, apirilak 19. 

Udal-korporazioak martxoaren 15eko ezohiko saioan onartu zuen aurtengo aurrekontua, eta GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen gero. Legeak agintzen duena betetze aldera, alegazioak jartzeko epea ireki du eta, esan bezala, azken eguna astelehena izango da, hilak 19.

2021eko udal-aurrekontuen txostena