Agustin Valdivia alkateak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du jakinarazi zenbat diru bideratuko duen herriko ikastetxeen lanetara, baina, ondo bidean, Udal-laguntzak programara aurkeztutako egitasmoaren %60 finantzatuko luke, eta %40 Lasarte-Oriako Udalak. 2021etik 2023ra bitarteko inbertsio-plan horretako esku-hartzeak zentroetako zuzendaritzarekin eta guraso-elkarteekin adostu dituzte. Hauek dira:
2021. urtea
| Ikastetxea | Inbertsioa | Kostu ekonomikoa |
| Sasoeta | Sarrera berria, eremu baten berrurbanizazioa eta alarma | 272.945€ |
| Zumaburu | Alarma | 5.000€ |
| Garaikoetxea | Alarma | 5.000€ |
| Landaberri | Asfaltatzea, karpa, zelaiaren erreformak eta alarma | 203.141€ |
2022. urtea
| Ikastetxea | Inbertsioa | Kostu ekonomikoa |
| Sasoeta | Administrazioko eraikinaren eta gimnasioaren fatxada eta estalkia | 232.151€ |
| Zumaburu | Hesia aldatzea eta lurzorua leuntzea | 22.379€ |
| Garaikoetxea | Hesia aldatzea eta HH2ko haurrentzako eremua estaltzea | 68-063€ |
| Landaberri | Ateak eta zokaloak aldatzea | 45.378€ |
2023. urtea
| Ikastetxea | Inbertsioa | Kostu ekonomikoa |
| Landaberri | Fatxada eraberritzea | 358.293€ |
Lanak egiteko beharrezko dirua lortuz gero egingo lirateke lan horiek guztiak. Landaberrin 606.812 euro inbertituko lirateke, Sasoetan 505.096 euro, Garaikoetxean 78.063€ eta Zumaburun 27.379€. "Aurreko legealdian erabat berritu genuen Zumaburuko eraikina, eta, horregatik, apenas egingo den inbertsio berririk eraikin horretan", nabarmendu du Valdiviak.