32.411.644,00 euro batzen dituen inbertsio plan estrategikoa, datozen hiru urteetarako

Txintxarri Aldizkaria 2021ko mar. 23a, 17:49

Astelehen goizean aurkeztu dute Agustin Valdivia alkateak eta Iñigo Zabaleta Ogasun batzordeburuak 2021-2023 urterako inbertsioen plan estrategikoa. Hiru urte horietan "atzeratu ezin diren" inbertsioak izango dira, eta bost ardatzetan banatu dituzte:  kirol-ekipamenduak, auzoetako inbertsioak, ikastetxeak, irisgarritasuna eta ingurumena

Lasarte-Oriako Udalak datozen hiru urteetan "atzeratu ezin diren" inbertsioen plan estrategikoa (2021-2023). Horiek guztiek kirol-instalazioen, auzoen, ikastetxeen, ingurugiroaren eta irisgarritasunaren beharrak asetzen dituztela azaldu du Agustin Valdivia alkateak, astelehen goizean egin duen agerraldian. Udalak "beharrezkotzat" jo du inbertsio horiek antolatzea ahalbidetuko dion tresna, 2021-2023 hirurtekoan Lasarte-Oriako udal-aurrekontuetan izango duen eragin handiagatik. Guztira 32.411.644 euro bideratuko dituzte aurreikusitako inbertsioak egitera. 

COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoak politika-publikoei ere eragin diela azpimarratu du Valdiviak: "Diru sarreren beherakada handia ekarri du, mundu osoko ekonomian izan duen eraginagatik". Hasiera batean, espero zena baino txikiagoa izango dela aurreikusten badute ere, eragina izan duela udal aurrekontuetan. Horrez gain, aparteko gastuei aurre egiteko ahalegin berezia egin behar izan dutela ere nabarmendu du alkateak, "pandemiaren eraginpean dauden herritarren eta udalerriko zenbait sektore ekonomikoren premia larriei erantzuteko". 

Jakinarazi du baita ere inbertsio guztiak aurrera eraman ahal izateko 23.237.462,50 euroko balioa duen udal ondarea salduko dutela, eta 12.000.000 euroko mailegu bat eskatuko dutela.

 

Hauek dira hiru urtetan, urtez urte udalak aurrera eramango dituen inbertsioak

2021. urterako inbertsioak

Inbertsioa Kostu ekonomikoa
Kiroldegi berria Michelinen (2021-2023 konpromiso kreditua) 4.653.100 euro
Atsobakar kirol-zelaia 4.223.000 euro
Jaizkibel plazako etxabeen berrurbanizazio 1.100.000 euro
Argiteria publikoa LEDera aldatzea  975.000 euro
Skate eta parkour pista berria 365.000 euro
Azterlanak eta proiektuak 260.000 euro
Kultur etxearen estalki berria 200.000 euro
Karmengo kaperaren zaharberritzea 180.000 euro
Komun publikoak Plazaolan eta Tximistarretan 122.124 euro
Sasoeta Sasoian auzo-elkartearen lokalaren egokitzea 110.000 euro
Irisgarritasun planeko obrak 100.000 euro

* Skate eta parkour pista berriaren proiektua aurrekontuetatik kanpo utzi badute ere, gobernu taldeak gainerako alderdiekin proiektua aurrera eramateko akordio batera iristeko ahalegina egingo duela azaldu du. Akordioa lortuko balitz, kredituen modifikazio baten bitartez eramango lukete aurrera   - 365.000 euro 

 

2022. urterako inbertsioak

Inbertsioa Kostu ekonomikoa
Kiroldegi berria Michelinen (2021-2023 konpromiso kreditua 5.253.500 euro
Erriberaren berrurbanizatzea, bidegorri berria eta kirol pista 3.013.000 euro
Zabaleta auzora igotzeko igogailua 1.320.000 euro
Argiteria publikoa LEDera aldatzea 677.500 euro
Kultur etxeko kafetegia eraberritzea eta klimatizazio 400.000 euro
Estudioak eta proiektuak 200.000 euro
Irisgarritasun planetko obrak 100.000 euro

 

2023. urterako inbertsioak

Inbertsioak Kostu ekonomikoa
Kiroldegi berria Michelinen (2021-2023 konpromiso kreditua) 5.103.400 euro
Argiteria publikoa LEDera aldatzea 787.500 euro
Nagusia-Goikaleko igogailua 412.500 euro
Askatasunaren parkearen berrurbanizazioa 300.000 euro
Kultur etxearen larrialdi-plana 200.000 euro
Azterlanak eta proiektuak 200.000 euro
Irisgarritasun-planeko obrak 100.000 euro

 

Ikastetxeetako inbertsio plana

Berariazko plan bat izanik eta dagoeneko ikastetxeetako guraso elkarteekin eta zuzendaritzekin landuta dagoen aldetik, ikastetxe bakoitzaren honako obra hauek egiteko asmoa agertu du Lasarte-Oriako Udalak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzekin batera finantzatuko dira ikastetxeetako lan horiek: Lasarte-Oriako udalak %40a eta Eusko Jaurlaritzak %60a. 

Ikastetxea Inbertsioa 2021. urtean Kostu ekonomikoa
Sasoeta Sarrera berria, eremu baten berrurbanizazioa eta alarma 272.945 euro
Zumaburu Alarma 5.000 euro
Garaikoetxea Alarma 5.000 euro
Landaberri Asfaltatzea, karpa, zelaiaren erreformak eta alarma 203.141 euro

 

Ikastetxea Inbertsioa 2022. urtean Kostu ekonomikoa
Saoeta Administrazioko eraikinaren eta gimnasioaren fatxada eta estalkia 232.151 euro
Zumaburu Hesia aldatzea eta lurzorua leuntzea 22.379 euro
Garaikoetxea Hesia aldatzea eta HH2 eremua estaltzea 68.063 euro
Landaberri Ateak eraberritzea 45.378 euro

 

Ikastetxea Inbertsioa 2023. urtean Kostu ekonomikoa
Landaberri Fatxada eraberritzea 358.293 euro

*Lan horien guztien gauzatzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Udalaguntza laguntzen menpe daudela argitu du udalak.

 

2020ko likidazio gerakina

Inbertsio horiez gain, hiru urteko planak aurreikusten du 2020ko gerakina likidatu ondoren honako inbertsio hauek ere egitea:

Inbertsioa Kostu ekonomikoa
Berrurbanizazioa Kale Nagusia 63-87n 775.000 euro
Barandak aldatzea Arranbide eta San Frantzisko kaleetan  382.292
Saneamendua-sarean obrak 443.355
Lurpeko edukiontziak egokitzea 340.035
Tribunas eremuko parkean berrurbanizazioa 300.000

 

Inbertsio errealen besterentzea

  Guztira
Urbanizazioko kuotak eta aprobetxamendu urbanistikoak 460.875,12 euro
a.3.1/3, a.3.1/4. (AIU A.35 Zabaleta Berri) lurzatiak besterentzea 1.006.462,87
a.3.1 VPO 1/2/3. (AIU A.36 Zatarain) lurzatiak besterentzea 2.952.920,70
14zk.ko lurzatia besterentzea (AIU A.36 Zatarain) 848.074,55
Beheko kale 14-16 (aparkalekua) lurzatiak besterentzea 4.767.865,84
Beheko kale 14-16 lurzatiak besterentzea 665.614,76
39 etxebizitza eta garaje Hipodromo etorbidea 5-7 besterentzea 11.838.587,26
4 lokal (Hipodromo etorbidea 5-7) besterentzea 697.061,40
Guztira 23.237.462,50

Inbertsio errealen besterentzea-Maileguak

Inbertsio errealen besterentzea-Maileguak Guztira
Maileguak 12.504.148,13
Erlazionatuak

2021. urteko udal aurrekontuak onartu dira

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 17 Politika