Aurtengo udarako Ttakun Kultur Elkarteak udalekuen eskaintza gauzatu du. Esperotakoa baino zailagoa izan da eskaintza hau garatzea, baina aurreko urtean bertan behera gelditu ostean, uste genuen esfortzu berezia egin beharra zegoela udalekuak aurrera ateratzeko, eta halaxe egin dugu. Orrialde honetan aurkituko dituzu eskaintza honi dagokion informazioa zein izena emateko bideak. Badira ia hiru hamarkada, udaro, Ttakunek bere irudimena abiarazi eta herriko txiki zein gazteei aisialdi hezitzaile bat eskaintzen bere indar guztiak jartzen dituela. Aurreko udan ezinezkoa izan zen udaleku itxiak egitea, eta indar guztia jarri genuen Udako Txokoetan. Aurten, aurreko urteetako esparientziatik abiatuz, segurtasun neurriak errespetatuz eta momentuan dagoen araudiaren arabera egingo diren udaleku batzuk eskaini nahi ditugu berriz ere. Izan ere, haurrak erdigunean jarriz euskarazko aisia eskaintza erakargarria osatu baitugu uda honetarako. Izen ematea MAIATZAREN 3an irekiko da, webgune honetan bertan. Aurrez izena emateko formularioa itxita egongo da eta MAIATZAREN 3arekin batera irekiko da. Udalekuen, Txokoetako Mixaren eta izen ematearen inguruko informazio gehiago "Informazioa" eta "Araudia" ataletan aurkitu dezakezue.
TTAKUN KE
Udaleku itxietako lehenengo txanda, Azpeitiara

Txintxarri Aldizkaria 2021 uzt 02 Euskara

Ttakun Kultur Elkarteak udaleku itxiak antolatu ditu aurten. Lehen txandakoak, LH 5. eta 6. mailakoak, gaur joan dira Azpeitiara, poz-pozik. Gurasoak agurtu, eta abentura bizitzera abiatu dira.