Begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du Ttakun KEk

Txintxarri Aldizkaria 2021ko api. 22a, 13:01

Udako Txokoetan eta Udalekuetan begirale gisa lan egin nahi duten herritarrentzat zabalik dago eskaera egiteko epea.

Hemezortzi urte edo gehiago badituzu eta udara honetan begirale izan nahi baduzu, bete eskaera-orria eta bidali maiatzaren 9a baino lehen. 

Baloratuko da:

  • Begirale edo zuzendari titulua.
  • EGA edo baliokidea den agiria. 
  • Ikasketak.
  • Lan esperientzia.

Beharrezkoa da:

  • Sexu delitua egiteagatik aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.      

Eskaera orria eskuratzeko:  https://labur.eus/ttakunbegiraleak2021

Harremanetan jartzeko: begiraleak@ttakun.eus | Geltoki 4  Lasarte-Oria | 943 37 14 48