LH 5. eta 6. mailako taldearen bilera 17:00etatik 17:30era izango da; LH 3. eta 4. mailakoena, 17:45etik 18:15era; eta, azkenik, DBH 1. eta 4. mailako taldeena, 18:30etik 19:00etara.
Ttakun Kultur Elkarteko Gazteak saileko arduradunek zehaztu dutenez, udaleku itxien gaineko bilerak egingo dituzte ekainaren 23an, asteazkenez, kultur etxeko hitzaldi aretoan, gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko asmoz. Informazioa aurrez jasoko dute, e-mailez.
LH 5. eta 6. mailako taldearen bilera 17:00etatik 17:30era izango da; LH 3. eta 4. mailakoena, 17:45etik 18:15era; eta, azkenik, DBH 1. eta 4. mailako taldeena, 18:30etik 19:00etara.