Aurtengo udarako Ttakun Kultur Elkarteak eskaintza zabala osatu du, urtero lez. Orrialde honetan aurkituko dituzu eskaintza honi dagokion informazioa zein izena emateko bideak. Badira ia hiru hamarkada, udaro, Ttakunek bere irudimena abiarazi eta herriko txiki zein gazteei aisialdi hezitzaile bat eskaintzen bere indar guztiak jartzen dituela. Aurreko urtean ohiko Txokoak hankaz gora jarri zitzaizkigun garai hauetan, eta hala ere, uztailean ekimena martxan izan genuen Lasarte-Oriako herriarentzat. Aurten, aurreko urteetako esparientziatik abiatuz, segurtasun neurriak errespetatuz eta momentuan dagoen araudiaren arabera egingo diren Udako Txoko batzuk eskaini nahi ditugu berriz ere. Izan ere, haurrak erdigunean jarriz euskarazko aisia eskaintza erakargarria osatu baitugu uda honetarako. Izen ematea APIRILAREN 19an irekiko da, webgune honetan bertan. Aurrez izena emateko formularioa itxita egongo da eta apirilaren 19arekin batera irekiko da. Txokoen eta izen ematearen inguruko informazio gehiago "Informazioa" eta "Araudia" ataletan aurkitu dezakezue.
UDAKO TXOKOAK 2021
Atsobakar uhartera iritsi dira piratak

Txintxarri Aldizkaria 2021 uzt 20 Euskara

Ozeano Atlantikoko ur nahasietan nabigatu eta gero, Atsobakar uhartera iritsi dira Daniela Pirataren eskifaiako pirata gazteenak. Bertako egoiliarrekin hitz egin dute, eta elkarrekin abestu eta dantzatu dute gero: Ahoak bizi, belarriak prest eta Pirata alferrak, besteak beste.