Udako Txokoetan, uretan blai

Txintxarri Aldizkaria 2021ko uzt. 16a, 13:30

Ttakun Kultur elkarteak antolatutako Udako Txokoak martxan dira. Hamaika egitasmo burutu dituzte bi aste hauetan. HH3 eta HH4 mailako haurrak piraten munduan murgildu dira Daniela pirataren eskutik, ; HH5-LH2 arteko taldeak, berriz, zirkuaren nondik norakoak ezagutzen ari dira eta gaztetxoenak, LH3-LH5 mailako taldeak, erronka mentalak eta fisikoak egiten ari dira LasartXtrem egitasmoan. Gaur, eguraldia lagun, adin tarte ezberdinetako taldeek ur-jolasez gozatzeko aukera izan dute herriko txoko ezberdinetan. Ederki jolastu dira ur-puxika, ur-pistola eta gainerako elementuekin.