Nahiz eta Donostiako Plaza Berriko jai giroa Lasarte-Oriara ekarri ezin ahal izan, herritarren berotasuna jasoko du herriko arraunlariak Okendo plazako oholtzan. Duela lau urte lez, Lasarte-Oriako kirolaria zortzikotearekin izango da, haiekin solastu eta Kontxako bandera astinduko du. Hilaren 17an, 19:00etan, izango da hitzordua.
Era berean, Euskararen Maratoiko antolatzaileek, gogorarazten dute egitaraua ez dela behin betikoa eta ekimen aldaketa zein eraldaketak egon daitezkeela oraindik.