Herrira jaitsiko dira sorginak eta zerura igoko da txupinazoa

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 25a

Gaur arratsaldean hasiko dira 25. Sorgin Jaiak, azken urteetan bezala, kuadrillatan bildutako pijamadun sorginen jaitsierarekin. Txupinazoa jaurtiko dute ondoren eta gauean Ertz eta Marte Lasarte taldeek joko dute Okendo plazan. Karaokean abesten itxiko dute aurreneko parranda gaua.

Gaurko egitaraua

  • 18:30ean, Isla plazatik abiatuta, sorginen jaitsiera. Xaukena elektrotxarangak girotuko du.
  • 20:00etan, Okendo plazako sorgin gunean, txupinazoa
  • 23:00etatik aurrera, Okendo plazan, Ertz eta Marte Lasarte musika taldeen kontzertua. Ostean, karaokea.